Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

TERRITORIO LIBREA

 

Funtzionarioak zelatan ditugu beti:

bazterretik jarraitzen digute patioan,

atzetik jarraitzen digute komunera,

aurretik jarraitzen digute bisitara,

ateko mirillatik zaintzen gaituzte zeldan

eta gure loa ere zelatatzen dute.

Ezin haiengandik alde egin ez patioan,

ez komunean, ez bisita

kabinan, ez zazpigarren loan.

Euskara da gure territorio

                                libre bakarra.

 

Euskaraz solasean hasiz gero

hara hor funtzionario bat berehala

ezkutuka gure ondora datorrela.

Ziur ez duela deus ulertzen,

baina bertan geratzen da zelatan,

espioi filmetako espioiaren moduan.

Dena dela, guk ez diogu euskarazko

lehen ikasgaia ere emanen.

Oharkabean bezala dio gutako batek:

'Emukatup tab kogaid erug naedlakezta

                      ae neztidnufnok nugud...'

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus