Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

EPAIKETARAKO BIDAIA

 

        Dicono e odono, e poi

        son giu volte...

               Dante Alighieri

 

 

Noizean behin Carabanchelera bidaia.

Neguko egunsentian

guardia zibilen metrailetak,

bultzakadak eta,

furgoi berdearen barruan,

hamabi orduko estura

eta gasolio usaina.

Zirrikitu herdoildutik so egin:

Kordobako kotoi biltzaileak,

Jaengo olibadiak,

Despeñaperros amildegiko astigarrak,

La Mancha mahai zabal

abandonatua balitz bezala,

eta Madrid non haur baldresak

zarama gainetan jolasten diren.

Ez dugu neskarik ikusi,

ez udaberri seinalerik.

Esposa estuegiek marka

ubelak utzi dizkigute eskuturretan.

Zakur eta asto argalen bidea egin eta

hurrengo astean deseginen digute berriro,

El Puerto de Santa María

beti gorrira itzultzeko.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus