Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

GUTUN GALDUAK

 

Euliek zeldetako

ispilu tipiak zikintzen dituzte.

Egunak galtzen ditugu

oskorriak bere kolore arauak

galtzen dituen bezala.

Harresien bestaldean

etxe batzuk desdefinitzen dira.

Artean, balioen erlatibitateaz ez,

balioen fatalitateaz mintzo gara.

Haizeak bere delirioa arrastatzen du

mundua den eskuizkribu

irakurgaitzaren gainean.

Eta gure gutunak ez dira sekula iristen:

helbideko kaleraino ailegatzean

karteroa, taberna morera sartu,

mozkortu eta

gutun guziak galtzen ditu.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus