Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

NEGUKO PAISAIA

 

Zer berri ekarri behar diguzue?

      Zein da daramazuen sekretua?

 

Esadazue, hegaberak, zergatik duzue

      pasatuala katearen antza?

 

Noiz arte iraunen du gure esperoak?

      Zergatik ez zarete pausatzen?

 

Bada ipar aldean atsedenik?

      Zeren bila zoazte hegoalderantz?

 

Ezagutzen duzue inon aberririk

      oinazearen errekak zeharkatzen ez duenik?

 

Nortzuk garen gu? Gibeleko minbiziarekin

                              bizi garen elur-liliak gara.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus