GUTAZ ESANEN DUTENA
Haien bihotza odol garratzez
beterik zegoen
eta haien bizitza okerreko
estratetan galdu zen.
Eta ez ziren beren indarra
neurtzera gelditzen
eta are gutiago etsaiena.
Gure aurrekoak ziren
baina haiengandik ez dugu
oinorde onik jaso.
Haiek eraikitako espaloiak
haiek ereindako zuhaitzek
altxatu dituzte.
© Joseba Sarrionandia