LAGUN PRESOAK
Iraultza ala hil izkiriatzen dute, esposaturik,
furgoi berde ilunen barruko aldean,
Anjel / Mitxel / Koldo / patioetako ibilaldien
urratsak entzuten dira,
mundua patioa balitz bezala, Joserra / Miren / Josu /
haien amodio antsia
oztoporik eta bazterrik aurkituko ez duen
uhina lez entzuten da.
Julen / Ixidro / Mertxe / arrazoi sakonak entzuten dira,
hizkera sekretuan, Julio / Iñaki /
Pakito / ateak kolpatzen dituztenean, han eta hemen
entzuten da,
mundua galeria zarratu hori besterik ez balitz bezala.
Apolinar / Josean / Andoni /
haien oinaze isileztatua nahinon entzuten da,
Itziar / Jon /
Josemari / euskal preso guzien sakrifizioa
eta duintasuna ikusten da kristal
bakoitzaren bestaldean, aberriaren astuna paparrean
papagorriek bezala daramatela.
[1986]
© Joseba Sarrionandia