Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

ESKLABO ERREMINTARIA

 

        Poeta latinoen imitazioa

 

 

Erromara ekarri hinduten,

sartaldeko oihanetan gatibaturiko

                                esklaboa.

Erremintari ofizioa jaso

eta, aginduak obedituz,

                      kateak egiten dituk.

Arragoko burdin goria

nahieran molda hezake,

    aitzurrak eta ezpatak egin ditzakek

kateak hausteko. Baina hik,

esklabo horrek, kateak egiten dituk,

                        kate gehiago.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus