BAKARDADE GOGOETA
Só sabemos de nós mesmos
com muita confusiao
João Gimarães Rosa
Antigoaleko grekoek mikrokosmos
izendatu zuten
eta azalpen edo identifikazio hori onartu da
egunok arte:
gizakia, tamaina tipian, unibertso oso bat
bezalakoa dela.
Batzuetan gizaki bakoitzaren figuran
gainerako jendea ezagutzen da,
delako hori halako etsenplu edo
eredutzat harturik.
Besteetan gizakiaren alde pertsonala,
berezia,
intransferiblea bilatzen da, bakanean ere
kosmos bat suposatuz.
Baina zelan igarri unibertsoaren batasun
eta orden organikoa
gizakiaren bakardadearen osinean,
gelan dena ausentzia,
dena gabezia denean, norbere burua ere
apenas identifikatu ahal denean.
© Joseba Sarrionandia