Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

BIHOTZ ILUNA

 

Horma iragan ezinak, bihotz iluna,

          zementuzko bertikalak

eta horizontalak, korridore luzeak,

          burdinazko ate zarratuak,

behin eta berriroko sarrailak,

          etxe errea, etxe hotza.

Urrunegi basahateak lakuetara

          hegalak zabalik murgiltzen.

Bihotz iluna: noiz eginen duzu

          haien antzera jauzi?

Esperantza altzairuzko orratza da

          hamaikagarren atean.

Bihotz iluna: zenbat oilar ito dabil

          zure odoleko zirimolan?

Ziegaren esparruan gauez

          preso bakoitzak marra bat egiten du.

Horregatik ohi du egunsentiak

          bihotz iluneko tigrearen antza.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus