GALKORTASUNAZ GOGOETA
Erloju zaharreko harea aleek,
eroriala,
ez dute deus esaten. Argi errainuak bai,
amatatzeko unean dio:
'Betirako asmoarekin sortu arren, bizitza
amaieran da egiazkoena'
Eta luzatu, eta luzatu, eta luzatu
egin nahi luke
ezein baino laburragoa den
azken une hori.
© Joseba Sarrionandia