Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

HILARRI IZKRIBUA V

 

Armekin borrokatu gara

gaztetasunak ematen duen

ausardiarekin. Onak eta

okerrak naharo egin ditugu.

Gutariko asko geratu da

bazterretan, hiltzeko gogorik

gabe, lore lehertuen gisan.

Bizi eta galdu dugu,

ametsak erein ditugu

ametsak biltzeko. Bizitza

zikoitza izan da gurekin.

Aldean geneukan guzia

eman dugu eta, dena eman dugunez

gero, ja ez dugu deus ere.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus