Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

HAU DA UDABERRIA

 

Hau da udaberria—

Larretik hirira

mitxeleta bat

buztan hozkirri

eta amultsuz

animalia salbaien

larrua eta

kale kantoietako

itsuen loteria billeteak

ukituz

berriztatzen.

 

Dena kanpoan.

Barruan, leihorik gabeko

                      begiradak.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus