Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

HAU DA NEGUA

 

Hau da negua—

Loteria saltzaile itsuak

eskuak poltsikoan.

Komentua suak hartu eta

elurtzan barrena

serora guziak korrika.

Gutuna berehala igortzeko

amorante promesa

konplitu gabea.

Neguak ez du Paradisuaren antzik

ez bada lore zurietan.

 

Txoriak izozturik pausatzen dira

                                gure baitan.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus