Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

ELURRA ERORIKO DA GAUEZ

 

Elurra eroriko da gauez

eta otso itsuak helduko dira.

 

Elurra eroriko da gauez,

laster ez da oreinik ikusiko.

 

Artzaina etxolarantz doa,

korrika doa, ekaitza orduko iristeko,

eroa lez doa korrika.

 

Elurra eroriko da gauez

aztarnen isiltasuna babestera.

 

Eser gaitezen sutondoan

eta esadazu zelan altxatuko den

hezur zurien artetik udaberria.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus