Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

ITSAS HONDOKO GOGOETA

 

Gure gabardinetan gatibatua, lastratua,

bizitza itsasoan murgildu zaigu.

Itsas hondoan, Eorann, ez dago

urretxindorrik, arrama biluziak soilik.

Itsas hondoan, oporto botila eta

blues batzuekin, Eorann, desamodioaren

ohitura honekin, itsas belarrak josten.

Itsas hondoan, Eorann, gainbizi eta

ibili, kristalezko zalditan gabiltza.

Oinatzak berehala ezabatzen dira

itsas hondoan, Eorann, oroitarririk ez.

Eta esperantza, zertarako esperantza,

Eorann, ilargi gazia urrunegi badago.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus