Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

PRESO EGON DENAREN GOGOA

 

Preso egon denaren gogoa

kartzelara itzultzen da beti.

Kalean juje, fiskal eta

abokatuekin gurutzatzen da,

eta poliziek, identifikatu ez arren,

beste inori baino gehiago

begiratzen diote, haren pausoa

sosegatua ez delako

edo sosegatuegia delako.

Haren bihotz barruan

betirako kondenatu bat dago.

 

                                    [1986]

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus