Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

III. GALDERA

 

Leiho zirrikitutik

                haizea sartzen.

Zigor-zeldan bakarrik dagoen presoaren

          erlojua gelditu egin da.

Denboraren barea!

          Leiho alboan hari soil bat

haizearen gora beheraka

                        mugitzen.

Presoak hariari galdetu dio

                        ordua.

Hariak, gora eta beheraka, baietz,

        baietz, baietz erantzuten du.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus