Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

PRENNEZ GARDE

À LA FERMETURE AUTOMATIQUE

DES PORTES

 

ez doa oso urrun ere, bost ordu barru

telefono dei bat hartuko dugu hango geltokitik

onik iritsia dela esanez

alegia, trenak ez duela ezustekorik egin

baina halako hustasun bat

hango geltokitik etxera hogei frantses

magrebiar jatorriko, lau buhame

hamalau arabe, hamazazpi senegaldar

zortzi bolikostar, hiru ganbiar, maliar bi

eta zuztarreko zazpi frantses zeken

gurutzatuko ditu argirik ez daukan

rue de la chaine estuan barrena

hain zurbil, hain ahul, maleta astun bat herrestan

eta CRSak auzoan azaldu ez badira behintzat

Rashidengana jaitsiko da maleta utzi ondoren

behar bezalako mentazko te bat hartzera

Jean Christopheren lauta entzun bitartean

trenbideetako onikirten bat bezala

haserre dabil aspaldion xeminoen sindikatu gorriarekin

eta hala ere ukabila estututa despeditzen dugu

nasan, xeminoek begia kliskatzen digutelarik

vigie pirate planeko armadunak gutaz trufaka beren artean

barre egiten digu aulkitik

komunistak ahul daude auzo hartan

ateen automatismoaz bakarrik arduratzen dira

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus