Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

EDITIO PRINCEPS

 

—berdin-berdina da!

 

barretxo ironiko bat egiten dut

jendetasuna behar da

ez dakizu nola amorratzen naizen

ene antza duzula entzuten dudanean

ironiko hitzak esan nahi du zera...

 

—hobetuko du!

 

horixe nire erantzuna

ene antza duzula entzuten dudanean

jendetasuna behar da

barretxo urduria egiten dute

jakina, ni baino askoz politagoa zarela

entzuten dut berehala

 

—ez da zaila!

 

eta jendetasuna hankapean itzalita

bultzakiari abante eraginez

aitzina jotzen dut arranguratua

lortuko ote dugun gure haurra

inoren bertsio hobetua izan ez izatea

izan behar duzu

esan dezadan ironia handirik gabe

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus