Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

AITORPEN BELDURGARRIA

 

eskolan

mahai zaurituetan ginen denok

 

makilak moztu bezala

marrazten genuen:

amorruz beteta

eta labanaz

 

eskolan

mihia urdin genuen denok

 

diktadoan idatzi bezala

egiten genuen hitz:

txanpoiz beteta

eta erdaraz

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus