Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

METAFORAK

 

erraiak hustutako Vesubio

ilargiak behar duena letra bat osatzeko

osorik ezkutatu nahi zuen ostrukaren lepoa

banderarik behar ez duen masta

hildakoa kakazotz egiten bizitzari

herrenka dabilen hodeiaren oroigarria

senarrak tronpatu gabeko pagoa

(hau gerora ulertuko duzu)

adreiluzko Eiffel kohetea

hemeretzigarren mendeko menhirra

lehorreko Matzakuko farola

basamortu industrialeko kaktusa

metaforen meta-ziria

hori duzu eskola ondoko tximinia zaharra

eta

madarikazioaren Babel

(hau nahi baino lehen ulertuko duzu)

aspaldiko fabrika bateko nekeen irtenbidea

hori ere baduzu eskola ondoko tximinia zaharra

hortxe egon beharko du urteetan

lanak ditu

luze

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus