GEREZI ALDIA
 
amaitu dira hartzatxo urdina
eta lo hartu aurreko ipuina
 
hiltzaile heldu zen lehen zigarroa
gorpu kirastu bat da haurtzaroa
 
bahituak dauzkagu ispiluak
nire burua har dezala katiluak
 
armairuko gitarra bezain mutu
behar ditut ez egitekoak burutu
 
hau da inoren gordina ezin ikusia
orain debekatua dut biluzia
 
ateak ixteko daude etxean orain
eta galdera guztiak ditu irain
 
zorro itxian heldu da gutuna
emazte berriaren gorritasuna
 
emazte berriaren gorritasuna
gaurgero hezurgai den nitazuna
 
    
    
 © Koldo Izagirre