Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

POETAREN LANAK 1

 

aita, zergatik

behar dugu autoa?

 

ummm... autoa... ummm...

(bai!)

 

auzoko katuak azpian gorde daitezen

bai?

bai, auto azpiak

maite dituzte katuek

 

udan gerizpea behar dute

eta neguan

motorraren berora dira biltzen

 

(ufa!)

 

ama, autorik

ez zegoenean non

ezkutatzen ziren katuak?

 

ummm... autorik ez... ummm...

(bai!)

 

gurdien azpian,

gurdien azpiak

maite zituzten katuek

 

katuek ez dute nahi euritan

aterpea bilatzen dute...

 

(ufa!)

 

eta katurik

ez zegoenean nola

joaten zineten amona bisitatzera?

 

ummm... katurik ez... ummm....

(ez!)

 

zer ari zaigu...

zer ari zaigu endredamakila hau?

 

(bai zera!)

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus