Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ESPALOIKO ISTRIPUA

 

—Txuri esaten diogu,

eta zuk nola duzu izena, panpox horrek?

 

nola duen izena

zenbat urte dituen

non bizi den

ama nongoa duen

 

eta gure alaba denari erantzuten

Txurirekin jolasten duen bitartean

ezin du txakur bat pasatzen utzi

deitu eta fandango batzuk eragin gabe

 

—nork prestatzen dizu gosaria?

eta dena kontatzen diola

Txurirekin jolasten duen bitartean

—gezur asko esaten dizkizu aitak, ezta?

elkarri behatzen diogu

irriño diplomatiko bana

 

gizendu egin da urteotan

politagoa dagoela esanen nuke

—ez didazu musu bat emanen?

niri beha, noski, baina alabari eske

—a, ba nik emanen dizut orduan!

hiru eman dizkio, masail berean

txipia, handia eta handi-handia

 

—goazen, Txuri, goazen!

 

        ene...!

 

—ze txakur polita, e, aita?

 

        ene...!

pekindar batekin dabil orain!

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus