Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

NONGO TXORI

 

Orhiko txoriak Orhi du laket

hauxe omen da egia

sudur ondoan begia

nik gezur berriak asma ditzaket

 

Orhiko txoria Orhin da itun

adar batetik bestera

kantuz kantu baso bera

libertate motza beti da aizun

 

Orhiko txoria Orhin da gogait

elurra dator gesala

zure tristura bezala

zauria kantuan gaiztotuko zait

 

Orhiko txoriak hori hastio

aireko ez bada, esan

zertarako daki hegan?

betiko egiak gezurra dio

 

aireko txoriak mundua du haizu

hauxe bai dela egia

rimmel ertzean begia

grina eder horrek galduko zaitu

grina gaizto horrek sortuko zaitu

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus