Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

OTADIAN

 

nola ikusten ote du aurreko bidea

ipurtargiak?

 

noiztik bizi ote da alargun

amona mantangorria?

 

zergatik utzi ote zion landare izateari

basahuntzak?

 

nola harrapatu ote zuen halako zotina

matxinsaltoak?

 

zapela kenduta zer ageri ote du

zapelatzak?

 

nora ote doa udan

labezomorroa?

 

zergatik hil ote zuen kataluzea

katamotzak?

 

non galdu ote du haria

sorgin-orratzak?

 

zer lanbide ote du arra jaio den

erbinudeak?

 

non ezkutatzen ote du emea

azkonarrak?

 

noiz ikasi behar ote du hegan

kukusoak?

 

zergatik mozkortzen ote da

kakalardoa?

 

ez ote ditu inoiz lumak harrotzen

urzapalak?

 

noiz emanen ote du pot gozo bat

muxumartinak?

 

nola jaso ote zuen harria

trikuak?

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus