Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

PROMENADA

 

galde lasai, eska iezadazu

nahi duzuna

erantzunen bat asmatuko dut

gezurrik esan gabe

ibili okerrak egina naiz

zaildu naute gurasoak Olentzero dela entzuteko

 

galde lasai, eska iezadazu

nahi duzuna

eraztunen bat asmatuko dut

gezurrik esan gabe

lepondoko batzuk hartua naiz

zaildu naute arrosak odolduak daudela entzuteko

 

galde lasai, eska iezadazu

nahi duzuna

orrazturen bat asmatuko dut

gezurrik esan gabe

liburu batzuk irakurria naiz

zaildu naute bizitza zikin zaizula entzuteko

 

galde lasai, eska iezadazu

nahi duzuna

errazturen bat asmatuko dut

gezurrik esan gabe

zer edo zer bizitakoa naiz

zaildu naute maitasuna hodei bat dela entzuteko

 

galde lasai, eska iezadazu

gezurrik esan gabe

urraturen bat asmatuko dut

nahi duzuna

negar batzuk egina naiz

zaildu naute gezurretan bizi garela entzuteko

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus