HAURREN MUNDURATZEA GURASOEI ESPLIKATUA
 
badakizu
izeba hezur berritan da
horrela esaten da
inor haur baten esperoan dagoenean
hezur berriak dauzka
horregatik hazten zaio tripa
 
ez dut joan nahi!
 
badakizu
hezur berriak ditu
haurrarenak
horregatik hazi zaio tripa izebari
haurra daukalako barruan
laster lehengusu bat edukiko duzu
 
ez dut joan nahi!
 
laztana
gaur azaltzekotan geratu ginen
afari goxoa prestatu digute
eta mahaian aspertzen zarenerako
hamsterrak erosi zituen
zu joaten zarenean haiekin jolasteko
 
ez dut joan nahi, izebak jan eginen nau!
 
    
    
 © Koldo Izagirre