METEOSAT
 
zelako patu tristeko piztiak
euria egin behar duelarik
eguraldi txarra datorrela
iragartzen diguten mezulariak!
 
        matxingorri
        matxingorri
        gaur eguzki
        bihar euri!
 
gu aterkiaren azpian
erauntsiak lepoz lepo bilduak
elkarri diezazkiogun isilekoak solasta
 
eta inoiz baino libreago zu
hankabiko barraskiloa
putzuetan plisti guregana plasta
 
        matxingorri
        matxingorri
        gaur eguzki
        bihar euri!
 
zelako patu tristeko piztiak
euria datorrelarik
barraskiloen poza
ezin eraman duten mezalariak!
 
    
    
 © Koldo Izagirre