Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

MIN

 

atzo nasa zaharrean ibili nintzen

lanaren lurrinetan hordi

konpontzen ari diren baforeak ikusten

 

kalamuzko estatxa higatu batean egin nuen behaztopa

texaco barril hutsen artean

 

zenbat esku jatorrek estekatuko zuten

zenbat kresalek erreko

zenbat sortidatan zuen nasako bita abandonatuko

 

mareajea gora zen eta laño

ferry baten bila abiatu zen atoiontzia

trena azaldu zen urrun bere ziztuari segika

 

atzo nasa zaharrean ibili nintzen

neure gaztetan hordi

eta ez nuen pentsatu zutan

eta ez nuen pentsatu zutan besterik

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus