Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BEKOZKOEN INTERPRETAZIOA

 

mahaian lotzeko aulkitxoa erosi dute

laster sartu beharko ditut eskuak babarrunetan

argazki gogoangarriak egin diezazkidaten

 

ez zait ergelkeria bat gehiago sartzen buruan

baina ez dut aurkitzen neure lehen hitza

gozopoto hauek jotzea merezi duten harria

 

haurtzaindegia aipatu dio auzoari amak

milioika urte dira titia kendu zidala

eginen nuke uste duela ez didala ezer zor

 

aita izan behar dudana ezin dut ikusi

lo hartuarena egiten dut musuka ez nazan

bere ametsetara eraman nahi nau

 

hauek margotu zuten nire gela pozak zoratzen

bizi osoan izanen naiz naizenen alaba?

ez ahal dute, baldinbaite, beste haurrik ekarriko!

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus