Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

EZTUL BAT GAUAREN ERDIAN

 

zer izan dun hori? / ez duk entzun?

zangoak hutsik

korridoreko argia zure gelan apal

hotza egiten din! / hago isilik!

 

begiek 47 segundo behar dute

erretina iluntasun honetara ohitzeko

 

arnasa hartzen al din? / hago isilik!

ahuspez jarriko bagenu?

beste eztul bat

o, bizirik zagon! / hiri esker!

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus