Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LANGA GUZTIEN GAINETIK

 

bazoaz gure oinetakoetan

otsoaren oihanean barrena

gure oinetakoetan ontziratua

uraren azalean dantzan

 

—nor naiz?

 

bazoazke hortxe duzu mundua

alferrik lotuko zintuzkegu

zuk irrintzi egin eta

                tximeleta guztiak

helduko lirateke aireko makulu zuretzat

 

—nor naiz?

—hartz panda bat?

—ez...!

—Patakon lapurra, bere zaldian!

—bai!

 

hotsa bai behintzat gure zapatek

lapurra

gure zapatek zure oinetan

 

—ezetz harrapatu!

 

baina perra handi horiek

maizegi egin behar izan dute

                        bide berdina

ez dakite besterako urratsik

 

—ez du balio!

 

a, Patakonen zaldiak

lapurra

                atzekoz aurrera

janzten zituen eskalaproinak!

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus