Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ZEINEN GELA ZEKENA!

 

arbela ez da beltza

arbelaren goialdean ez dago gurutzerik

goizean ez duzue himnorik kantatzen

mahai handiaren gainean ez dago makilarik

ez Txinako fedegabeak salbatzeko itsulapikorik

biribilean jartzen zarete

elkarren ondoan neskak eta mutilak

elkarren aurrean

ez dituzue gaiak aho batez oihuka hartu behar gogoan

hitz egiten ahal duzue

euskaraz hitz egiten ahal duzue

koloretako klarionak dauzkazue

ez daukazue koadro batetik zelatatzen zaituen mustatxadunik

paretan zeuen marrazkiak daude itsatsiak

eta arratsaldean ere ez duzue himnorik kantatzen

 

baina saguak zer dio?

 

hogeita hamar irakasle txipi

maisu gaztea hezteko

 

sagurik ere ez daukazuela?

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus