Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

HORTZIKARAK

 

aharrausia egiten dugunean

gaua irensten dugu

eta izarrak trabatuta

geratzen zaizkigu txarrantxetan

 

zer pitokeria!

ahokoak ez dira izarrak

hortzak baizik!

 

horregatik egin behar izaten ditugu

bidaia interplanetarioak

txantxarrak hondatutakoa konpontzeko

hortzez hortz ortziraino

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus