Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

HASPEREN

 

zelako adur onekoa zaren, haurra!

hogeitabatgarren mendean emaztetuko zara!

 

jakinen bazenu! kontatuko banizu!

nolako mendea, hogeigarrena!

ez, ez dizut kontatuko!

ikasiko dituzu, eta ez dituzu sinesten ahalko!

 

baina saiatu ginen!

eta azken mahats alea arte saiatuko gara!

nolako amorrua!

ezin berorik ekarri sute handienetarik!

 

hogeitabatgarren mendea...!

mila gauen hurrengo gaua!

 

utopiak ez dira gauzatuko! emakia sortuko da!

rimmel apur bat begian! mahats berria hortzartean!

amazona izanen zara!

ez da suterik beharko bihotzak garbitzeko!

etorkizunera iritsiko zarete!

 

hogeitabatgarren mendea...!

zu jaio ondoko lehen mendea!

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus