Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BATETIK JAMAIKARA

 

jotzen duenean enbatak

garrazki laztantzen du kapitainaren bizarra

piru beltzak eta zuriak nahasiz

 

menditan harrotzen du lehen zena laua

alborik albo ostikoz darabiltza

sokak tangak lanbasak morse intziriak

egiten ditu mastetan ontzia kulunkatuz azpiratuz

 

noizean noiz ortziriak argitzen du gaua

eta orduan bedera-bedera atzimurtzi batean

izutzen ditu marinelak: haren atzamarraren marka

dakarte ontziak eta marinelek Jamaikatik

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus