Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

POETAREN LANAK 1001

 

—hara, eguzkia gorri...

 

bai, zigarroa erretzen ari da

(ea poema pedagogiko bat ateratzen zaidan?)

 

—hara, gaur dena lainotua...

 

eguzkiak sobera erre zuen atzo

gela ketan dauka oraindik

(horretan utziko dut)

 

—hara, eguzkia zuri...

 

gaur ez du erreko, ikasten ari da

(nazka ematen dit egia esan)

        zatoz gerizpera!

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus