Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

APOLLINAIREREN OMENEZ

 

zapia zen jausi

eta neuk nuen jaso

baina

jasogailua

zapia izan zen

jausiz jauzi

poema du josi

 

zapia zen hautsi

eta neuk nuen josi

baina

josigailua

zapia izan zen

hautsiz hautsi

poema du kausi

 

zapia zen auzi

eta neuk nuen kausi

baina

kausagailua

katua izan zen

xapiz xapi

poema du zati

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus