Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

PENTAGRAMA

 

hauxe duzu dut

eta hauxe duzu dot

beste hau da det

eta honako hau berriz dit

 

—eta beste hau dat!

 

ez, hori duzu düt

 

—düt?

 

mündü huntan penarik gabetarik

bizitzeko nik ez düt perillik...

 

—eta dat?

 

dat, Mattin tarrat!

 

—ba oso gaizki kantatzen duzu!

 

...maitatü düt maiteko ez naiena

horrek baitereit bihotzean pena!

 

—oso oso gaizki kantatzen düzü!

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus