Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

HISTORIA ETA GEOGRAFIA

 

Maracaibo Pireo Vladivostok

Rotterdam New York Alexandria

nongo portutik sortu ote da

bahituko nauen ontzi pirata?

 

Andeetako malutak Gobiko harea

Etiopiako kakao eta Alaskako urre bihiak

ba ote dauka munduak

ene zilkoak merezi duen beste?

 

Romeo Osiris Mahoma

Marco Antonio Don Juan Adonis

zenbat maitale koitadu

ez ote dut behartuko zainak epaitzera?

 

Konstantinopla Paris Iruñea

Erroma Damasco Cuzco Granada

erresuma guztiek joko dute lur

nire ispiluaren altxorrarengatik

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus