Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

AITONA NUEN HILTZAILE

 

ilarra mahaira edo baba berria

eta amonak, esaterako, udaberri hobea

izanen ahal dugu aurten

eta zuk txoriak udaberrian ugaltzen dira

 

—txoriak? denak hilko balituzte!

—aitona, mesedez...! zergatik?

—lotsagabe horiek jaten dituzte hazi guztiak!

 

eskopeta ganbaran bere zorroan egoki

 

intxaurrondo zaharraren hostoak atepera

eta zuk udazkena heldu da

udazkenean erortzen dira zuhaitzen hostoak

 

—goizeko bostetarako hasi dira ehiztariak,

ez dugu puska batean bakerik edukiko!

 

orduan zuk ez pozik baina aitona poztearren

 

—txori guztiak hiltzen badituzte

datorren udaberrian ez dizkizute haziak jango!

—txoriak hil? ehiztariak akabatu behar lirateke!

—aitona, mesedez...!

—denak!

—baina... zergatik?

—lotsagabe horiek askatzen dituzte itxiturak

        horiek dira landareak zapaltzen dituztenak!

                denak akabatuko balituzte...!

 

eskopeta jaitsi kartutxoak sartu

eta banan bana eginarazten zigun tiro

aitonak urte zaharrez gauerdian

goiko aterki handira

 

horregatik dago zulotxoz betea

zozoak mokoka egindako piku beltza bezala

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus