Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ESKUZ ESKU

 

jadanik ez goaz karrikan eskuz esku

lagunik ederrenak ginenean bezala

jadanik ez zara aitatxoren alaba

 

jadanik ez goaz karrikan eskuz esku

mahatsak hartu du heineko hartzidura

edertu da bitan bat omen ginen hura

 

jadanik ez goaz karrikan eskuz esku

bihurtua zara eder triste nerabe

jadanik zeu zoaz ene beharrik gabe

 

jadanik ez goaz karrikan eskuz esku

heldu da heldu behar zuen haustea

beste esku batek helduko du zeurea

 

jadanik ez goaz karrikan eskuz esku

baina eskuz esku gara berriz karrikan

luze gabe joanen haizearen irrikan

 

eskuz esku joanen gara berriz karrikan

zu eta biok eta hirurok eta

aldarri ederrez eta bihotz garbitan

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus