Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BASERRITAR LEGERA

 

patata egiteari utzi

eta hamaiketakoari ekin genion

hego haizea zebilen harro

zuk ogia ekarri zenuen

zu zeu ekarri ez bazintuen behintzat

lepoan osabak

 

—ekar ezazue eskopeta!

 

tiro batzuk jotzeko

kartutxo kaxa bat zeukan

dolare zaharreko zokoan

eta bere zorroan egoki

eskopeta goiko armairuan

 

—jakin dezatela inguruan

etxe honetan eskopeta daukagula!

 

eta handik laster auzoaren tiroak

 

—zer esan du aitonak?

 

eta perdigoien euria

baserriko teilatuan, aitonarenean

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus