Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ZUBIAN

 

maite zaituela

erotzeraino maite zaituela

zuregatik zernahi eginen lukeela esaten dizunari

ez iezaiozu eska

bere buruaz beste egin dezala

 

bere burua botako du

eta bestetua altxatuko da

abiatuko da

zernahi eginen lukeela

erotzeraino maite duela

bere buruaz beste eginen duela

esanen dio zu ez beste inori

 

ez iezaiozu eska

bere buruaz beste egin dezala

zuregatik zernahi eginen lukeela esaten dizunari

egin eginen du

benetan ari naiz frogak dauzkat

neure hogeigarren bestea naiz ni

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus