Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

HIZKUNTZA IKASTEN

 

ahuntzaren gauerdiko eztula

kanpaijoleak ere lo egin behar duenez

 

ez bat eta ez bi

asko eta asko baizik

 

zenbat buru

hainbat arto

 

aho batez

zenbat aburu

 

begiz jo

eta bihotza hautsi

 

zakurraren biolina

katuaren marrua

 

atepeko hostoa

postontzirik ez dugulako

 

idiak baino lehen zintzarriak erosi

gurdiari lotzeko

 

gureak egin du

harro egotekoa da

 

ez bururik ez buztanik

antxoak oliotan bezala

 

hutsaren hurrengoa

azpitik ala gainetik?

 

idiak min gurdiak marru

horrela kexatzen da akuilua

 

hankak jaso

teilatua baino lehen

 

su txipian erre

baina ke handitan epeldu

 

zoaz antzarak ferratzera

adarra jotzeko mailuarekin

 

txapel batekin bi buru estali

edo buru bat bi txapelekin?

 

erreka joko dugu

nik pianoa bezala

 

barruak agintzen badizu

burujabe zara

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus