Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

EZ DA ZURETZAKO

 

jotzen du

ez dugu hartzen

badakigu ez dugula hartu behar

 

lasterka dator bere gelatik

gure marimaestra

marrazkiloak egiteari utzita

—nik nik nik!

 

hartzen du —nor da?

 

ez du belarritik kentzen

hamar hamaika hamabi

ilundu du kopeta

 

uzten du bertan —zuretzako da

 

halakoa da mundua jendez

betea dago

zuri inoiz deituko ez dizun mundua

jendez betea dago

inoiz

deituko ez dizun jendez mundua

 

—ondo lotsatia daukazue alaba!

 

baina arrazoi duzu okerragoa da

mundutza txintxo

ezagutzen ez duzun mundutza hori

txintxo portatzen zaren galdezka

zure izenaren jabe

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus