Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

Gora egiteko eta erortzeko momentuak daude, eta horixe da poesiak islatu dezakeen bakarra, bizitza horrelakoa delako. Erortzeko segmentu baten ondoren, osotasuneko beste bat dator. Batzuetan ideal batekin egin izan dut amets; izan ere, gizakion bizitza, sakonki, indarrez, erabakiz biziz gero intentsitate puntu batetik beste intentsitate puntu baterako lekualdaketa bihur liteke. Saint Exupery idazle eta hegazkinlari frantsesak, norbera hausnartzera daraman esamolde bat dauka. Hauxe dio: «Espirituaren bizitza aldizkakoa da». Horrek beste arazo batera garamatza. Gizakia ezin bada etengabeko tentsioan bizi, bere baldintzak hauskortasuna eta, sarritan, porrota direlako, zer egiten da intentsitaterik gabeko momentuetan? Hau da, poemarik ez dagoenean. Mistikoak idortasun-aldi izendatuko lituzkeen mugimenduetan. Zer da egiten duguna? Egiten duguna hauxe da: beste poema bat irakurri, beste musika bat entzun, zuhaitz baten itzalpean egon, zuhaitz hori ekialdeko pentsamenduko basoa balitz bezala.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus