Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

KALTEGABEKO KEINUAK

 

Tiraderetako ahoetan zure hautsak deskubritzen dituzu,

harengandik etorritakoan izan zinenaren hautsak.

           Kantoi desilusionatuak,

           besarkada ukatuak,

           erritu mingarriak,

           atzera begiratzeko izudura,

           bere ahoaren sarraila.

 

Tiraderetako ahoetan zure iraganaren arriskua sumatu duzu,

harengandik bueltatutakoan izan zinenaren arriskua.

           Bizitzarako formula,

           elkarri kendutako arnasa,

           menbriloaren kolorea ilunabarrean,

           urrunera abiatzeko bekatua,

           oroimen deslotuak.

 

Tiraderetako ahoetan habia zaharra topatu duzu,

harengandik itzulitakoan abandonatu zenuen habia.

           Bere ezpain sorgorrak,

           atalondoko seinaleak,

           askearen ilusio berriak,

           borborka anpuluak,

           ahanzturaren alokairua.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus