Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

EMAN DEZAGUN

 

Eman dezagun horizontaltasuna

eta elementu hotzen bihozgabekeria.

 

Eman dezagun intentsitatea

eta forma askoren presentzia.

 

Eman dezagun zure bolumena

eta musu baten itzulera.

 

Eman dezagun malkoen deia

eta asperduraren pisua.

 

Eman dezagun beldurraren jainkotzea

eta durduzaren erakargarritasuna.

 

Eman dezagun nire barkamen sakona

eta laztasunaren higuina.

 

Eman dezagun zurekiko pasioa

eta biluztasunaren desertua.

 

Eman dezagun hemen nagoela

eta orratz guztiak bizirik direla.

 

Eman dezagun hemen gaudela

eta dena hastera doala.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus